PLATINO EDUCA. Plataforma Educativa
Platino Educa
Ikus-entzunezko hezkuntza
eta kultura ikasgelan
Gipuzkoako Foru
Aldundiak Kultura eskola
programa barruan garatua
Gipuzkoako Foru Aldundiak Kultura eskola programa garatzen du 12-16 urteko gazteentzat, kultur jarduera eta jarduera artistikoekiko zaletasuna sustatzearren; programa horren barruan, Platino Educak honako proiektu hau antolatu du: “Platino Educa: Ikus-entzunezko hezkuntza eta kultura ikasgelan”.
Euskadiko hezkuntzaren eta ikus-entzunezkoen arloetako eragile eta profesionalen elkarlanari eta laguntzari esker, ikus-entzunezko 10 euskal obra eskaintzen dira Plataforma honen bitartez; gehienak euskaraz dira, eta bakoitzak dagozkion gida didaktikoa eta materialak ditu, ikasleekin ikasgelan lantzeko.
Proiektuaren barruan, ikus-entzunezko alfabetatzea sustatzea, zinemarekiko zaletasuna, geure kultura eta geure tradizioak ezagutzea eta balioetan oinarritutako hezkuntza biltzen dira, baita ikus daitezkeen obren edukian ere.
Filmak
Ficha completa
DANTZA
Bizitzaren zikloari buruzko istorioa, bizirauteko borrokarena. Denboraren iragaitea naturaren bilakabideak markatzen du. Eta dantza hautatu dute horren berri emateko hizkuntzatzat. Musika eguneroko errutinen laguntzaile da; bizitza erritmoa baita! Gai unibertsalak, sinbologia berezi batez jantzita hemen. Dantza tradizionalen unibertso hipnotikoa adierazten duen sinbologiaz. Kantu poetiko bat tradizioari, lurrari, jendeari eta ohiturei. Existentziaren mirariari buruzko kontakizuna.
Ficha completa
BERTSOLARI
Bertsolariak bat-batean sortzen ditu bertsoak, euskaraz. Ahozko tradizio horrek aldatzen eta garaiaren arabera egokitzen jakin du, belaunaldi gazteenekin konektatuta. Estetika soileko artea, ikusgarritasunaren eta efektu berezien garai honetan harridura eragiten duena. Azkeneko txapelketaren final nagusian 14.000 lagun bildu ziren 8 bertsolari aurrez aurre zuzenean ikusteko. “Bertsolari” bidaia bat da, bat-bateko poesiaren, isiltasunaren eta arte biluziaren bitartez egindako bidaia.
Ficha completa
QUERIDA BAMAKO
Moussa (Djédjé Apali) Burkina Fasoko gazte bat da. Jaio zen herrixkan bizi da, gurasoekin, senitartekoekin eta Fatima emaztearekin. Baina berak nahiago du emazteari ´Bamako´ deitu; izan ere, han, Maliko hiriburuan, ezagutu baitzuen, ezkondu eta Mamadou umetxoa izan baino lehen. Landa-eremutik doi-doi ateratzen dute jatekoa, baina oreka prekario hori urratu egin da azkenaldian, lehorte luzearen ondorioz. Familiari laguntzeko erantzukizunak bultzatuta, eta herrixkako zaharrenengana aholku-eske jo ostean, Moussak Europara emigratzea erabaki du.
Ficha completa
MUROS
Berlingo harresia erori zenean, bereizketa-hormen ideia iraganeko gauzatzat artxibatu genuen. Errealitatea kontrakoa da. Milioika kilometro hesi daude munduan, milioika arantzadun alanbre eta harresi. Film honetan, harresi baten alde banatan bizi diren pertsonen historia errealak aurkituko ditugu.
Ficha completa
A ESCONDIDAS
Ibrahim 16 urteko mutiko marokoarra da, eta bakarrik eta galduta dabil hiri handi bateko aldirietako errepideetan barrena. Badaki bi egunen buruan herrialdetik kanporatu egingo dutela; beraz, zakua hartu eta ihes egin du. Ez du nora jo. Diskoteka batean, Rafa, 15 urteko gazte espainiar bat, kirioak dantzan dituela dago, berekin dagoen neskak espero duena emateko gai ez dela izango uste baitu. Patuak Ibrahim eta Rafa elkartu ditu, eta batak bestearengan hainbesterainoko eragina izango du, ezen kontrolatu ezin dituzten gauzak sentitzen hasiko baitira.
Ficha completa
80 EGUNEAN
Axunek 70 urte ditu, eta ospitalera joan behar du bere alabaren senar ohia zaintzera. Eta ondoko ohean dagoen gaixoa zaintzen ari den emakumea nor den konturatu denean, hori bai ezustekoa! Maite da, nerabezaroko bere lagun mina. Laster jabetuko dira bien arteko kimikak bere horretan dirauela. Biak ederki moldatzen dira eta poz-pozik daude berriz elkartu direlako, baina halako batean Maite lesbiana dela konturatzen da Axun. Axunek kontrako bi sentimenduri egin beharko die aurre: Zeri egin kasu? Bihotzari ala buruari?
Ficha completa
EL METODO ARRIETA
Dokumental honetan, Lourdes eta Mentxu Arrieta ahizpak dira protagonistak; jaio zirenetik nahasmendu arraro bat dute biek, eta mugitzeko eta hitz egiteko ahalmena eragozten die larriki. Hala ere, bien arteko hizkuntza propio eta berezia sortu dute begien mugimenduaren bitartez; hizkuntza hori erabilita komunikatzen dira elkarrekin, baita kanpoko munduarekin ere, haien inguruan erabat integratuta dagoen bizimodua lortu duten arte. Dokumentalean haien eguneroko bizitza nolakoa den ikusiko dugu, eta zeintzuk diren haien erronkak.
Ficha completa
LAGUN MINA
Ekaitzek eta Romanek aterpetxe batean ezagutu dute elkar oporretan zeudela, eta bizi osoan adiskide izango direla hitz ematen diote elkarri. Baina zerbaitek huts egin du. Edo haien bizitza luzeegia da, edo haien promesa ahulegia... Orain onartu egin beharko dute.
Ficha completa
AMONA PUTZ
Batzuetan, haur txikiak dauzkaten bikoteak amonarekin ahazten dira, baina batzuetan baino ez.
Ficha completa
ZEINEK GEHIAGO IRAUN
Anderren historia aurkezten da; Ander lagunekin ari zen jolasean, trenbidean, baina jolasa arriskutsua izaki, istripua izan zuen eta desgaitasun bat geratu zitzaion. Gertaera horrek bere bizimodua ez ezik, bere senitartekoen bizimodua ere markatuko du, betiko.
|